TALDEBURU-BATZARRA

VIII. agintaldiko datuak

BATZORDEAK

Osoko Batzarrak hartu beharreko erabagiak prestatzeaz arduratzen dan organoa dira, baina Osokoaren ordezko be izan leitekez araupide-aginpide osoz jarduten dabenean. Behin Taldeburu-Batzarrari entzunda, Batzar Nagusietako Mahaiak erabagiten dau zenbat batzordekidek osatzen daben Batzorde bakotxa, Batzarkide-Taldeen ordezkari-kopurua aintzat izanda. Talde bakotxak gitxienez batzordekide bat izateko eskubidea dauka sortutako ohiko Batzorde guztietan. Batzordeek boto-gehiengoz hartuko ditue erabagiak, eta boto-bardinketak izan daitezanerako Batzar Nagusietako Talde bakotxak zenbat Batzarkide daukan hartuko da kontuan botoak zenbatzerakoan.

Batzar Nagusietako Batzordeak agizkoak zein bereziak izan leitekez. Agizko Batzordeak Batzar Nagusien Araudian hatakotzat aurrikusitakoak dira. Batzorde Bereziak, ostera, Batzordea sortzeko erabagian bertan aitatutako jakineko egitekoetarako sortutakoak dira. Agindu jakien lana amaitzerakoan ezabatzen dira eta, beranduen be, Batzar Nagusien agintaldia amaitzeko orduan. Batzar Nagusietako Mahaiari jagoko Batzorde Berezion eraketa- eta jarduera-arauak zehaztea.

Araudi eta Jaurpiderako Batzordearen kasuan izan ezik, enparaduko Batzordeek Batzordekideen artetik hautatzen dabe Batzordearen Mahaia, Batzordeburuak, Batzordeburuordeak eta Idazkariak osatutakoa.