Batzarretako taldeek hainbat proposamen aurkeztuko ditue, Aldundiaren etxebizitza parkea erabilten daben etxegabetutako pertsonen egoerea hobetzeko
Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak, Batzarretako taldeek aurkeztutako hainbat ekimen eztabaidatuko ditue eguazten honetan, ekainaren 19an, Aldundiaren esku dagoan etxebizitza parkea Etxegabetuak izan diran pertsonen edo etxegabetze arriskuan dagozanen eskura jarteko. Holan, Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) eta Bizkaiko Popularrak (PP) taldeek Arauz Besteko Proposamena aurkeztu dabe, Aldundiari eskatzeko bere foru etxebizitza parkea, aitatutako pertsona horreen beharrak betetzera bideratu ahal izateko prozedurea eta baldintzak araupetuko dituan euskal protokoloaren barruan sartzeko. Gasteizko Legebiltzarrak onartu beharko dau protokolo hori. Jaurlaritzaren on eretxia heltzen dan bitartean, talde biek eskaerea egin dabe, Azpiegiturak erakundeak, Etxebizitza Foru Planaren arduradun moduan, eta uritarren informazinorako eta arretarako zerbitzuak, pertsona horreek eskatutako informazino, aholkularitza eta orientazino lanak euren gain hartu daiezan.



