Domekan, ekainaren 2an, Batzar Nagusietarako deia Oiz menditik

Sollube

Batzar Nagusiak berreskuratu izanaren 25. urteurrena zala-ta 2004. urtean hasitako ohitureari eutsi eta Bizkaiko Batzar Nagusiek aurton be "Deiadar-Mendien igoerea" antolatu dabe datorren domekarako, ekainak 2. Aurton Oiz mendian izango da ospakizuna. Oiz mendiagaz batera Gorbeia, Ganekogorta, Kolitza eta Sollube dira bost Deiadar-Mendiak, antxina mendion tontorretatik adar hotsagaz egiten zan-eta Gernikako Batzar Nagusirako deia. Aurtengoa hamargarren edizinoa izango da, urtean behin horreetariko mendi baten egiten da-ta ospakizuna.